AZKUE FUNDAZIOA ingurune digitalean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko helburuarekin sortutako proiektua da; lehentasuna ematen dio euskarazko gaien eta tresnen ezagutzari, sorkuntzari eta zabalkundeari eta arreta berezia eskaintzen dio Bizkaiko testuinguruari.
Orain, Bilboko egoitzan, ondoko langilea behar du: Teknologia arloko proiektu arduradun eta garatzailea Zuzendari ardurapean, Azkue Fundazioan eta Euskararen Etxean, teknologiaren ikuspegia abiapuntu izanik, ingurune digitala euskalduntzeko helburuen definizioan parte hartzen du eta dagokion proiektuen eraginkortasuna bilatzen du Funtzio nagusiak: Fundazioko Zuzendaritzatik jasotako irizpide eta helburuak oinarri hartuta, ingurune digitalean euskara eremu berrietara eramateko proiektu estrategikoak proposatuko ditu.
Azkue Fundazioaren identitatearekin bat datorren digitalizazio-estrategia diseinatu eta sustatu beharko du zuzendariarekin.
Erakundearen euskara-estrategia ondo ezagutuko du, estrategia digitalean txertatzeko, zuzendariarekin eta hizkuntza arloko arduradunarekin.
Euskarazko ekosistema digitalean erakundea txertatzeko estrategia diseinatuko du, zuzendariarekin.
Foro horiekin bat datozen estrategiak, egitasmoak, jarduerak…, begirada teknologikoa aplikatuta, diseinatuko ditu erakundeak garatu ditzan.
Euskara ardatz hartuta, ingurune digitalari lotutako proiektuak berri eta berritzaileak diseinatu, garatu, gauzatu eta dinamizatuko ditu.
Baita haien jarraipena eta ebaluazioa egin ere.
Hizkuntza arloko arduradunarekin batera, zuzendaritzak zehaztutako proiektuetan elkarlanean arituko da, proiektuaren buru edo laguntzaile izanik.
Proiektu gehienak beste eragile batzuekin elkarlanean egiten direnez, bestelako erakunde eta enpresekin koordinatuko da ezarritako helburuak lortzeko.
(elkarrizketa, jarraipena, ebaluazioa…).
Euskararen unibertso digitalean gertatzen direnen zaintza egingo du eta horiek dakartzaten aholku, iradokizun, neurri, eta abar taldekideei jakinaraziko dizkie, eta lankideen jardunean txertatuko ditu bai eta jarraipena egin.
Ingurune digitalari dagokion komunikazio estrategia diseinatzen eta garatzen lagunduko du, komunikazio arduradunarekin batera, proiektuen posizionamenduaren koherentzia ziurtatuz.
Gainerako lankideekin etengabeko harremana mantenduko du, teknologia eta esparru digitala zeharkako gaiak baitira.
Lanaren antolaketak horrela eskatzen badu, Azkue Fundazioko eta Euskararen Etxeko beste proiektuen ardura hartuko du, zuzendariarekin batera Euskalgintzako foroetan parte hartuko du eta bertan Azkue Fundazioa ordezkatuko du.
Foro horietan gertatzen dena eta adosten dena lantaldean zabalduko du.
Kudeaketa aurreratuak eskaintzen dituen hobekuntza prozesuetan parte hartze aktiboa izango du.
PROFILA: Prestakuntza: Gradua edo Lizentziatura.
Informatika, Komunikazio-zientziak, Publizitate eta Harreman Publikoak, Kazetaritza eta antzekoak.
Masterra eta/edo graduondokoa, ahal dela: IKTekin eta Komunikazioarekin lotutakoak Ingurune digitalaren ezagutza maila altua.
Esperientzia: Proiektuen kudeaketan esperientzia izatea baloratuko da.
Hizkuntzak: Euskara C1 maila gutxienez eta C2 maila baloratuko da.
Ingelesa kontuan izango da.
Ezagutza teknikoak: Lanabes ofimatikoak.
Digitalizazioan: Diseinu tresnak.
Ikus-entzunezko tresnak.
Bideo konferentziazko tresnak.
Adimen artifizial tresnak.
Euskararen ekosistemaren ezagutza izatea, hizkuntza eta teknologia lotzeko.
Eskaintzen da: berehala lanean hastea eta aldi baterako kontratua lan utzialdi luze bat betetzeko.
Lanpostua lortu ez arren, hautaketa gainditzen duten gizabanakoak lan-poltsa batean sartuko dira, gehienez lau urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.