ERREKA egoitza nagusia Antzuolan duen kooperatiba bat da Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan lantegi produktiboak dituena. MONDRAGON Taldearen barnean dago, izaera industrial eta nazioartekoa izanik, 50 herrialde baino gehiagotan saltzen duena.Nazioartean hainbat sektoretan erreferentea gara, eta ondorengo sektore hauentzat soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu: automozioa, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.70 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta 3.000 bezero ditu, horien artean Acciona, Valeo, Carrefour, Siemens, Enagas, Osakidetza, Cortizo, Santander, General Electric, etab.Etengabeko berrikuntzaren eta dibertsifikazio-prozesuaren aldeko apustuan, kooperatibak proiektuen garapena bizkortzen ari da, eraikinen barruan pertsonen mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko, hala nola ospitaleak eta etxebizitzak. Esku artean ditugu IoT edo AIrekin lotutako proiektuak.Ikuspegi amankomuna duen 500 pertsona inguruz osaturiko lan-taldea gara, erronkei aurre egiteko, esperientzia berriak bizitzeko eta munduko edozein lekutan proiektu berritzaileak garatzeko gogoz.Asmatzeko, berritzeko, arriskatzeko, ikertzeko eta amets egiteko gai direnak. Egun bakoitza desberdina da eta proiektu bakoitza, erronka berri bat.Erreka Connected Access en logistikako lanpostu berri bat daukagu.Lanpostuaren eginbeharrak honako hauek dira:Biltegira heltzen diren materialak eta produktuak jasotzea, berauek identifikatu, ordenatu, kokatu eta dokumentuak erantsiz, eta inbentarioak egitea.Bezeroei bidaltzeko elementuak paketatzea eta produktua heldu behar den azken lekura egoki helduko dela bermatzea.Bonoak, lan orriak, datuak biltzeko orriak, etab. betetzea.Garraioa kudeatzea, garraiolariei dokumentazioa eta merkantzia behar den bezala entregatzea, eta garraiolariek ekarri beharreko dokumentuak jaso eta egoki kudeatzea.Biltegitik kanpora bidali beharreko materialak eta produktuak espeditzea.Errekako hornitzaileetan dauden biltegien kudeaketa informatikoa egokia ziurtatzea.ERREKAko salgaiak behar bezala garraiatzea, kalitate, epe eta kostu estandarrak betez. Horretarako, embalajeak, beharrezko dokumentazioa (albarana, packing list, etab.) eta ibilbideen optimizazioa bermatuz.Bezeroei arreta ematea eta haien beharrak bideratzea, eskainitako zerbitzua optimizatzeko.Biltegiko barruko makinen mantenimendu eta zaintza egitea.Biltegi ezberdinen artean materiala garraiatzea.
#J-18808-Ljbffr