ERREKA egoitza nagusia Antzuolan duen kooperatiba bat da Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan lantegi produktiboak dituena.
MONDRAGON Taldearen barnean dago, izaera industrial eta nazioartekoa izanik, 50 herrialde baino gehiagotan saltzen duena.
Nazioartean hainbat sektoretan erreferentea gara, eta ondorengo sektore hauentzat soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu: automozioa, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.
70 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta 3.000 bezero ditu, horien artean Acciona, Valeo, Carrefour, Siemens, Enagas, Osakidetza, Cortizo, Santander, General Electric, etab.
Etengabeko berrikuntzaren eta dibertsifikazio-prozesuaren aldeko apustuan, kooperatibak proiektuen garapena bizkortzen ari da, eraikinen barruan pertsonen mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko, hala nola ospitaleak eta etxebizitzak.
Esku artean ditugu IoT edo AIrekin lotutako proiektuak.
Ikuspegi amankomuna duen 500 pertsona inguruz osaturiko lan-taldea gara, erronkei aurre egiteko, esperientzia berriak bizitzeko eta munduko edozein lekutan proiektu berritzaileak garatzeko gogoz.
Asmatzeko, berritzeko, arriskatzeko, ikertzeko eta amets egiteko gai direnak.
Egun bakoitza desberdina da eta proiektu bakoitza, erronka berri bat.
ERREKAko Ingeniaritza talderako , bi Ingeniari elektronikoren billa gabiltza.
Zeintzuk dira postu honetan betetzen diren funtzioak?
Bezeroetan proiektu berriak identifikatu, beraien arazoak eta Errekarentzako aukerak direnak bilatuz.
Pieza edo zerbitzu berriak abiarazteko zereginak definitu, azpi-prozesutik hasi eta bezeroak homologatu arte.
Proiektuen epe, kostu eta kalitate konpromisoak bete eta hauen optimizazioa bilatzea, azpi-kontratazio egokia eta barne errekurtsoen kudeaketaren bidez.
Proiektuaren kanpo eta barne komunikazioa eta koordinazioa egitea (bezero, hornitzaile, barneko lan taldeak, filialak).
Bezeroak, proiektuarekiko dituen espezifikazio eta beharrak sakonki ezagutzea eta horiei erantzuteko soluzio egokia prestatu eta eskaintzea.
Bezeroari atentzio teknikoa bermatzea (erantzun espezifiko teknikoak ematea, epeen negoziazioa, beharrak hautematea, arazoen konponketara orientaturiko laguntza teknikoa... ematea) I+G+Bko proiektuen garapena Ingeniaritza eta Bulego Teknikoko software ingeniaritza garatzea.
Produkzio saileko prozesu ingeniaritzarekin kolaboratzea produktu berrien diseinua industriagarria izan dadin, hortarako kontrol eta produkziorako baliabideen analisi, definizio eta optimizazioan parte-hartuz.
Aholkularitza: Barne eta kanpo bezeroek aholkatzea soluzio teknikoen bilaketan eta haien optimizazioetan.
Behaketa teknologikoaz arduratzea: Behaketa teknologiko aktiboa eta jarraia egitea, Negozioaren Ezagutza Teknologikoaren Kudeaketa-ren beharrezko eginkizun moduan.
Kanpo zerbitzu guztien koordinazioa egitea eta segurtasuna bermatzea.
Formakuntza akademikoa: Ingeniaritza elektronikoa Esperientzia: Postu honetan edo arloko beste postu batean gutxienez 3 urteko esperientzia.
Euskara: Ama hizkuntza Frantsesa / Alemana ezagutza izatea baloratuko da #J-18808-Ljbffr