.AZKUE FUNDAZIOA ingurune digitalean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko helburuarekin sortutako proiektua da; lehentasuna ematen dio euskarazko gaien eta tresnen ezagutzari, sorkuntzari eta zabalkundeari eta arreta berezia eskaintzen dio Bizkaiko testuinguruari.
Orain, Bilboko egoitzan, ondoko langilea behar du: Hizkuntza arloko proiektu arduradun eta garatzailea Zuzendari ardurapean, Azkue Fundazioan eta Euskararen Etxean, hizkuntzaren esparrua abiapuntua izanik, euskararen bizi indarra gizarteratzeko eta sustatzeko helburuen definizioan parte hartzen du eta dagokion proiektuen eraginkortasuna bilatzen du Funtzio nagusiak: Fundazioko Zuzendaritzatik jasotako irizpide eta helburuak oinarri hartuta, ingurune digitalean eta Euskararen Etxean eskaintzen diren zerbitzuetan euskara eremu berrietara eramateko proiektu estrategikoak proposatuko ditu.
Azkue Fundazioaren eta Euskararen Etxearen euskara-estrategia diseinatu eta sustatu beharko du zuzendariarekin.
Azkue Fundazioaren hizkuntza irizpideen (hizkuntzen erabilera, bizkaiera, estiloa, etab.)
proposamena egingo dio zuzendaritzari eta behar den bakoitzean eguneratzeaz arduratuko da, berau betez eta lankideei betearaziz.
Euskararen sustapenaren ekosisteman Euskararen Etxea txertatzeko estrategia diseinatuko du, zuzendariarekin.
Euskararen Etxeko (Euskararen Interpretazio Zentroa, Lantoki Kooperatiboa eta erabilgarri dauden aretoak) erabilera handitzeko aukerak maila estrategikoan proposatu eta hobetzeko neurriak hartuko ditu.
Kultura digitala baliabide hartuta, ingurune digitalari eta Euskararen Etxean eskaintzen diren zerbitzuei lotutako proiektuak berri eta berritzaileak diseinatu, garatu, gauzatu eta dinamizatuko ditu.
Baita haien jarraipena eta ebaluaketa egin ere.
Azkue Fundazioko eta Euskararen Etxeko euskararen zuzentasun eta egokitasunaren zaintza lana egingo du eta hobekuntza proposamenak egiteaz arduratuko da.
Dela idatzizkoan zein ahozkoan.
Euskararen Etxeko zerbitzuko langileei beharrezko laguntza eskaini eta jarraipena egingo die.
Euskararen normalizazioa eta sustapena bultzatzeko politikak ezagutuko ditu eta Azkue Fundazioak zein Euskararen Etxeak bultzatutako teknologia arloko zein bestelako proiektuetan, zein behar den orotan, hizkuntza arloari (hizkuntzaren erabilera, hizkuntzalaritza, soziolinguistika) dagokionez aholkularitza emango du.
Lantoki Kooperatiboko kideen beharrei erantzungo die eta barne komunikazioaz arduratuko da: jakinarazpenak, urteko bileren gidaritza, deialdiak idazteaz arduratzea… Euskararen Etxeko eta Euskararen Interpretazio Zentroko eguneroko jardueraz, beharrizanez, garapenaz eta eguneratzeez zein eraldaketez arduratuko da.
Teknologia arloko arduraduna eta garatzailearekin batera, zuzendaritzak zehaztutako proiektuetan elkarlanean arituko da, proiektuaren buru edo laguntzailea izanik.
Gainerako lankideekin etengabeko harremana mantenduko du, euskara baita Azkue Fundazioaren muina