Lantokia medicusmundi Bizkaiaren egoitza (Bilbo)
Lanpostuaren deskribapena
Hautatzen den pertsona medicusmundi Bizkaiaren bulegoan hasiko da lanean. Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza arloan.
Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza Arloa (GEH)
Lanpostuaren eginkizunak
GEH proiektu berriak identifikatu eta prestatu eta finantzatzaile desberdinetara proiektuak aurkeztu.
Abian dauden proiektuei atxikitako GEH jarduerak antolatu eta egikaritu.
GEH jardueretan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileekin koordinatu.
Gauzatzen dauden proiektuen jarraipen tekniko eta finantzarioa.
Elkartearen ohiko jardueretan eta taldeen plangintza eta hausnarketa irekiko prozesuetan parte hartu, laneko prozesuak moldatzeko, egokitzeko eta hobetzeko.
Parte-hartze aktiboa arloari lotutako talde eta sareetan.
Elkartearen boluntarioak GEH jardueretan koordinatu eta inplikatu.
Arloaren estrategia berritzaileen diseinuan parte hartu.
medicusmundi beste elkarteetako hezkuntza arloekin koordinazioa eta elkarlana aurrera eraman.
Profila (Lanpostuaren betekizunak)
Unibertsitate-prestakuntza.
Prestakuntza osagarria Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzan.
Esperientzia Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza proiektuak aurkezten, egiten, gauzatzen, jarraitzen eta justifikatzen.
Esperientzia antzeko lanpostu batean.
Euskararen ezagutza maila handia, bai ahozkoan, bai idatzizkoan (baztergarria). EGA edo C1.
Profila (baloratuko diren alderdiak)
Prestakuntza Generoan.
Prestakuntza Osasuna eta Lankidetzan.
Informatika eta ofimatikako tresnen ezagutza (Excel, Word).
Ekimena, taldean lan egiteko gaitasuna, autonomia, aldaketara egokitzeko gaitasuna.
Frantsesaren edota ingelesaren ezagutza.
medicusmundin edota beste elkarte batzuetan boluntario gisa burututako ibilbidea.
Bizkaian bizitzea.
Kontratuaren baldintzak
Kontratu mugagabea.
medicusmundi Bizkaiaren baremoaren araberako ordainsaria.
Lanean berehala hastea.
35,6 orduko lanaldia astean.
Ordutegi malgua.
Tokietara bidaiatzeko prestutasuna.
Hautagaien aurkezpena
Bidali Curriculuma eta motibazio-gutuna posta elektronikoz hona: medicusmundi Bizkaia
Posta elektronikoa: ******. 2023. Martxoaren 24ra arte
#J-18808-Ljbffr