Ingenieritzako Proiektu Burua // Jefe/A Proyecto De Ingenería

Detalles de la oferta

ERREKA egoitza nagusia Antzuolan duen kooperatiba bat da Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan lantegi produktiboak dituena.
MONDRAGON Taldearen barnean dago, izaera industrial eta nazioartekoa izanik, 50 herrialde baino gehiagotan saltzen duena.
Nazioartean hainbat sektoretan erreferentea gara, eta ondorengo sektore hauentzat soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu: automozioa, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.
70 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta 3.000 bezero ditu, horien artean Acciona, Valeo, Carrefour, Siemens, Enagas, Osakidetza, Cortizo, Santander, General Electric, etab.
Etengabeko berrikuntzaren eta dibertsifikazio-prozesuaren aldeko apustuan, kooperatibak proiektuen garapena bizkortzen ari da, eraikinen barruan pertsonen mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko, hala nola ospitaleak eta etxebizitzak.
Esku artean ditugu IoT edo AIrekin lotutako proiektuak.
Ikuspegi amankomuna duen 500 pertsona inguruz osaturiko lan-taldea gara, erronkei aurre egiteko, esperientzia berriak bizitzeko eta munduko edozein lekutan proiektu berritzaileak garatzeko gogoz.
Asmatzeko, berritzeko, arriskatzeko, ikertzeko eta amets egiteko gai direnak.
Egun bakoitza desberdina da eta proiektu bakoitza, erronka berri bat.
ERREKAko plastikogintzako negozioan, bi Ingeniaritzako proiektu bururen billa gabiltza.
Postu honen helburu nagusia, ingeneritzako proiektuak garatzea da.
Nola?
Bezeroetan proiektu berriak identifikatu, beraien arazoak eta Errekarentzako aukerak direnak bilatuz.
Pieza edo zerbitzu berria abiarazteko zereginak definitu azpi-prozesutik hasi eta bezeroak homologatu arteraino.
Proiektuen epe, kostu eta kalitate konpromisoak bete eta optimizazioa bilatu, bai azpi-kontratazio egokia eta barne errekurtsoen kudeaketaren bidez.
Kanpo eta barne komunikazio eta koordinazioa proiektuaren eremuan (bezero, hornitzaile, barne lan talde, filialak).
Proiektuarekiko bezeroak dituen espezifikazio eta beharrizanak sakonki ezagutzea eta horiei erantzuteko soluzio egokia prestatu eta eskaintzea.
Bezeroarekiko atentzio teknikoa bermatzea (espezifikazio tekniko eta epeen negoziazioa, beharrizanen detekzioa, arazoen konponketara orientaturiko laguntza teknikoa, etabar).
IGBko proiektuen garapena.
Ingeniaritza eta Bulego Teknikoko software ingeniaritza garatzea.
Produkzio saileko prozesu ingeniaritzarekin kolaboratu produktu berrien diseinua industriagarria izan dadin, hortarako kontrol eta produkziorako baliabideen analisi, definizio eta optimizazioan parte-hartuz.
Aholkularitza: Barne eta kanpo bezeroek aholkatzea soluzio teknikoen bilaketan eta berauen optimizazioetan.
Behaketa teknologikoaz arduratzea: Behaketa teknologiko aktiboa eta jarraia egitea, Negozioaren Ezagutza Teknologikoaren Kudeaketa-ren beharrezko eginkizun moduan.
Kanpo zerbitzu guztien koordinazioa egin eta segurtasuna bermatzea.
Formakuntza akademikoa: Ingeniaritza teknikoa edo ingeniaritzan gradua.
Esperientzia: Postu honetan edo arloko beste postu batean gutxienez 3 urteko esperientzia.
Euskara: Ama hizkuntza.
Frantsesa / Alemana ezagutza izatea baloratuko da.
#J-18808-Ljbffr


Salario Nominal: A convenir

Fuente: Talent_Dynamic-Ppc

Requisitos

Oposiciones Del Ayuntamiento De Torrelavega (Cantabria) – 3 Plazas

Oposiciones del Ayuntamiento de Torrelavega (convocatoria Mayo 2024) Resolución de 15 de mayo de 2024, del Ayuntamiento de Torrelavega (Cantabria) Proceso se...


Empleopublico - Cantabria

Publicado 23 days ago

Oposiciones Del Ayuntamiento De Torrelavega (Cantabria) – 3 Plazas 19/11/2024

Oposiciones del Ayuntamiento de Torrelavega (convocatoria Mayo 2024)Resolución de 15 de mayo de 2024, del Ayuntamiento de Torrelavega (Cantabria)Proceso sele...


Empleopublico - Cantabria

Publicado 20 days ago

Customer & Driver Services Process Specialist - Scf Hq

.Customer & Driver Services Process Specialist - SCF HQ Customer & Driver Services Process Specialist - SCF HQCountry: SpainSantander Consumer Finance HQ is ...


Banco Santander S.A. - Cantabria

Publicado 20 days ago

Operador/A Temporal Mantenimiento Infraestructura Energética - Zona Norte

Buscamos profesionales con experiencia en el área de mantenimiento, para incorporar de manera temporal en nuestros Centro de Transporte de la zona norte Peni...


Ente Nacional Del Gas - Cantabria

Publicado 20 days ago

Built at: 2024-12-13T11:52:54.461Z